XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin izan liteke.

Goian aipaturiko Beltzaren eta Ortziren eritziak, adibidez, abertzaletasun sozialista batetatik eginak dituzu, Aranaren inportantzia mugatuaz.

Ohar orokar bat, lehenengo, Aranaren pentsabideaz.

Orain oso teoria haundi ta solemne zale gara eta kasi modan daude aranismoaren , eta holako piropoak....

Aranak ez du Hegelen edo Marxen erako teoria unibertsalik egin, ez zuelako hori egin behar.

Teoria sinple bat egin zuen, fenomeno txit sinple bat konstatatu behar zuelako: arrazaz, hizkuntzaz, ohituraz, tradizioz, psikologiaz, euskaldunok euskaldun garela; euskaldunok herri bezala suntsitzeko zorian gaudela eta itotzen gaituena Estatu espainola dela.

Funtsean horixe da dena, eta horixe da egitea zegokion dena.

Jakina, nazio zapalduen edo nazionalismoaren eta Estatuaren eta desarroilo historikoaren teoria orokar haundiak borobil zitzakeen... Teoria del desarrollo histórico de las Naciones, eta hola.

Orain holakoak gustatzen bait zaizkigu.

Ez zuen hori egin.

Batzuek errealista dela eta besteek irudimena falta zaiola, esaten duten euskalduna genuen Sabin dirudienez.

Eta ez dakigu, holakorik eginaz baino gehiago ez ote digun egin gutiago eginaz, soiltasun eta moztade sano horrekin.

Euskal Herriari mintzo bait zitzaion, ez akademikoei.

Eta propaganda egiten bait zuen, ez tratadu doktrinalik.

Hain zuzen soiltasun hortatik ateratzen denean eta aranismoa teoria baten antzera formulatu denean Evangelista de Iberok egin zuen bezala eta oraingo tratadistek berriro bihurtzen duten bezala, Aranaren sistema bat muntatu nahiaz orduantxe agiri da pobre aranismoa.

Dena den, Sabin Aranak nolabait arrazonatu du bere abertzaletasuna: oinarri batzuk eta helburu batzuk seinalatu dizkio.

Oinarri-helburuok, sinple esanda, sinpleak dira: (...).